XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

asmaezin modukoak: asmaezin, aseezin, egonezin, nekaezin, kontaezin, hilezin, pentsaezin, integraezin, bateraezin, konformaezin, pasaezin;

ulerterraz, isurbera modukoak: adierraz, etenerraz, mintzaerraz, moldaerraz, sinesterraz, ulerterraz, irakurterraz, isurbera, samurbera, lizunbera, minbera;

EZAUGARRI NAGUSIAK

1. Esangura: ezintasun-traba agertzen dute lehenengo bi ataletakoek; horren aurkakoa, aldiz (hots, erraztasun-joera), azkenak.

2. Morfologi osaera: hitz-elkarte honek, bere osoan, ezin ukatuzko antza du bahuvrampicirc;hi-elkartearekin.

Exozentrikotasun-marka berbera du, batetik.

Bestetik, berriz, adjektiboa du bigarren osagaia: ez ordea, bahuvrampicirc;hietan bezala, izenaren ondoko adjektiboa, aditzaren ondokoa baizik.

Aditza (gehienetan aditzoina) da, izan ere, hitz elkartu hauen lehen osagaia.

3. Emankortasuna: aditzoin + ezin eredua dugu emankorrena: transformaezin, deformaezin...

Bigarren osagaia gaitz edota erraz dutenekin ere hainbat hizperri sortzen da: herdoi(l)gaitz, proiektaerraz...

Ez nahi den guztian, ordea.

Azkenik, aditzoin + gogor/bera eredukoak aski bizi-indar ahulekoak dira gaur egun.

4. Hots-aldaketa: lehengo forma ihartuetan baino hots-aldaketa gutxiago ageri da oraingoetan.

Zenbait ohar egin beharra dago, halere:

a) Bigarren osagaia gaitz, gogor eta bera dutenetan, bodega/petaka hots-aldaketa aski indarrean egona da: txistukarien ondoren, bereziki, betibateko araua izana dela dirudi (sineskaitz, egoskogor,...).

Ez da hots-inguramendu jakin horretan bakarrik ageri, ordea (izukaitz, moldakaitz,...).

b) Bigarren osagaia erraz edo ezin duten elkarte bakan batzuetan, loturazko ampgt;tamplt; ageri da (irakurterraz, ikustezin,...).

c) Arau nagusia, oraingo hitz berrietan ia erabatekoa, hots-aldaketarik ez egitekoa da ordea.

Delako -a + e- = -e- hots-legea, adibidez, ez da orain betetzen: pentsaezin, deformaezin.

IDAZKERA

Loturik, bat eginik idaztekoak dira hitz elkartuok: kontentagaitz, erregogor, konformaerraz, aseezin, isurbera.